Gizartea -
Auto-istripuak
Txirrindulari bat eta motorzale bat larri zauritu dira Bizkaian
Txirrindularia bizikletatik erori da Karrantzatik igarotzean. Motorzalea, berriz, errepidetik atera da Balmaseda parean, eta, erori ostean, zauri larriak jasan ditu.
Erredakzioa
Bi lagun larri zauritu dira igande honetan Bizkaiako errepideetan izandako bi auto-istripuetan. Lehenengo istripua Karrantzan jaso da, 10:30ak aldera, txirrindulari bat bizikletatik erori denean. Osakidetzako anbulantzia batek Gurutzetako Ospitalera eraman du. Zauritua Usansoloko auzokidea da.
Bigarren istripua 14:00ak aldera jazo da BI-636 errepidean, Balmaseda parean. Kawasaki Ninja motor bat errepidetik atera, eta erori ostean, motorzalea larri zauritu da. Sopelako auzokidea Gurutzetako Ospitalera ere eraman dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea