Gizartea -

Bizkaia

Desagertutako 80 urteko gizonezko bat hilotz topatu dute Bermeon

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gizona Artike ibaira jausi ote den eta korronteak Bermeoko portura eraman ote duen argitzeko. Senitartekoek atzo gauean jakinarazi zuten etxetik falta zela.

Bizkaiko Gurutze Gorriko ontzietako bat, gizonaren bila. Argazkia: @CruzRojaBizkaia
Bizkaiko Gurutze Gorriko ontzietako bat, gizonaren bila.
Atzo gauean desagertu zen 80 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Bermeoko portuan

0:11

EITB MEdia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko larrialdi zerbitzuek Bermeon (Bizkaia) bart desagertutako 80 urteko gizonezko baten gorpua topatu dute goizaldean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez.

Hilotza 01:00etan aurkitu du Gurutze Gorriko ontzi batek Bermeoko portuaren uretan

Heriotzak denboralearekin harremana ote duen galdetuta, Roberto Gartzia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak argitu du Ertzaintzak ikerketa duela abian, eta oraingoz ezin dela halakorik esan. Dena dela, aitortu duenez, hipotesien artean dago gizona Artike ibaira jausi eta korronteak Bermeoko portuko uretara eraman izana. 

Atzo gauean etxera itzuli ez zela eta, gizonaren desagertzea salatu zuten senitartekoek, eta berehala hura topatzeko dispositiboa jarri zuten martxan. 

Gorpua Auzitegiko Patologiako Zerbitzura eraman dute, eta autopsiak zehaztuko du zergatik hil den

Gizona bilatzeko taldean aritu dira, besteak beste, Ertzaintza, Bermeoko Udaltzaingoa, Bizkaiko suhiltzaileak, Bermeoko babes zibila, itsas salbamendua eta Gurutze Gorria. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako teknikari bat egon da lanok zuzentzen. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Ertzaintza Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak