Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Elur denboralea, ibaien egoera eta errefuxiatuentzako zentroaren eztabaida

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Gasteiz, gaur. Argazkia: EFE
Gasteiz, gaur
Gasteiz, gaur. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urtarrilak 18, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Elur denboralea: Iragarpenak aurreikusi bezala, elurra iritsi da Euskal Herriko barnealdera. Goizaldean hasi da, eta ordutik mara-mara ari du txoko askotan. Hala, zuri-zuri esnatzen ari dira udalerri asko.

- Ibaien egoera:  Atzo, hainbat tokitan, batez ere, Bizkaian ibaiek gainezka egin ondoren, egoera bere onera etortzen ari da eta ez da espero gaur euriak arazo larriak eragitea.

- Errefuxiatuentzako zentroaren eztabaida : Gasteizen errefuxiatuak hartzeko nazioarteko zentro bat sortzeko Espainiako Gobernuak iragarritako proiektuarekin desadostasuna agertu dute, dagoeneko, Eusko Jaurlaritzak eta Gasteizko Udalak. Gaur, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak gaiaren inguruko azalpenak emango ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Eusko Jaurlaritza berriak Eguraldia Gizartea albisteak Elurra albisteak Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Albisteak Uholdeak bideoak