Gizartea -
DONOSTIA
Kontxako badiako igerilariari erreskatea kobratzea aztertzen ari da Donostiako Udala
Bi ertzainek uretara jauzi egin dute, hura salbatzeko, eta azkenean hirurak erreskatatu behar izan dituzte.
EITB MEDIA
Donostiako Udalak iragarri du Kontxako badiako uretan igeri egiten ari zen pertsonari erreskatea kobratzea aztertzen ari dela.
Gaur goizean, Nautikoaren parean igeri egiten ari zen pertsona batek laguntza eskatu du, eta inguruan zeuden bi ertzainek uretara jauzi egin dute.
Azkenean, ordea, hirurak erreskatatu behar izan dituzte.
Larrialdi zerbitzuek tokian bertan artatu dute igerilaria, hipotermiarekin.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea