Gizartea -
Elkarrizketa, Radio Euskadin
Goirizelaia: 'Unibertsitatean ikasteak lana topatzea bermatzen du'
Hezkuntza eta ikerketa krisitik ateratzeko bide bakarra direla adierazi du EHUko errektoreak.
Erredakzioa
Iñaki Goirizelaia Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak azaldu duenez, "gaur egun, unibertsitatean ikasteak lana topatzeko erraztasun gehiago izatea bermatzen du".
Radio Euskadin eskaini duen elkarrizketa batean, errektoreak 2007an unibertsitateko titulua dutenen langabezia tasa % 85ekoa ze eta gazteen langabeziarekin alderatuz gero, "abantaila ikasi dutenena da". "Unibertsitatea izan direnek lana errazago topatzen dute", azaldu du.
Goirizelaiak datorren urtea "oso gogorra" izango dela uste du, aurtengoa baino "okerragoa": "Datorrena gogorra izango den arren, hezkuntza eta ikerketa krisitik ateratzeko bide bakarra dira".
Aliantza estrategikoak egitearen alde dagoela esan du errektoreak: izan ere, unibertsitatea "ez da isolatuta dagoen alor bat eta irtenbide hobeak eskaintzeko alor ekonomikoa eta sozialean elkarlanean aritzeko gai izan behar dugu".
Espainiako unibertsitateetako arduradun nagusiek Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroari egindako plantoari buruz, EHUko errektoreak azaldu du irakasleen kudeaketarako politikak eta eztabaidatu gabeko tasak martxan jarri aurretik hitz egiteko beharra planteatzea beharrezkoa zela.