Gizartea -
Barakaldo
Gizon batek labankada bat eman dio ezagun bati bizkarrean
Biktima ospitaleratu behar izan dute, larri. Ustezko erasotzailea atxilotuta dago.
Erredakzioa
Ertzaintzak 62 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Barakaldon (Bizkaia), ezagun bati labankada bat eman ziolakoan bizkarrean.
Herrizaingo Sailak ohar batean azaldu duenez, bi gizonak taberna batean zeuden, Lasesarre inguruan, eta eztabaidatzen hasi ziren. Une batean, bietako batek labana atera eta bizkarrean sartu zion besteari.
Hainbat lekukok larrialdi zerbitzuetara deitu zuten, eta anbulantzia batek Gurutzetako ospitalera eraman zuen zauritutakoa. Osasun langileek egonkortu egin zuten, eta, ondoren, gizonezkoa ospitaleratuta geratu zen, larri.
Ertzaintzak erasoa jazo zen lekuan bertan atxilotu zuen ustezko erasotzailea, 11 zentimetroko labana oraindik ere eskuan zuela.
Poliziak gaur utziko du epailearen esku. Gizonezkoa duela urtebete ere atzeman zuten, antzeko gertakizun bat dela medio.