Gizartea -

Murrizketen aurka

Meatzarien grebak erabateko jarraipena izan du

Espainiako meatzariek deitutako grebetan ez da istilurik izan, baina errepideak moztu behar izan dituzte.

Meatzarien grebak erabateko jarraipena izan du. EFE
Meatzarien grebak erabateko jarraipena izan du. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako meatzariek deitutako greba orokorrak erabateko jarraipena izan du, sindikatuetatik jakitera eman dutenez. Guardia Zibilak 250 agente baino gehiagoz indartu du bere segurtasun lana Leonen eta Asturiasen.

Halere, errepideak moztu behar izan dituzte, Victor Fernandez UGTko meatzaritza idazkariak azaldu duenez. Berrogeita hamar bat herrialdetan deitu dute greba, ikatzari egindako laguntzetan izandako murrizketen aurrean protesta egiteko.

UGT eta CCOOk azaldu dutenez, ez da istilurik izan langileen eta Guardia Zibilaren artean. Azken horiek 250 agente baino gehiagoz indartu du segurtasuna lana.

Meatzarien protestak izan arren, Estatuko aurrekontu nagusiek ikatzen laguntzan % 64ko murrizketak aurreikusi dituzte, eta Parlamentuko euren izapideekin jarraituko dute, bihar Senatuan bozkatuko baitira. PPk baztertu egin du senatariek PSOEren zuzenketak babestea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea