Gizartea -
Lanak
Gurutzetako aldagunea handitzeko obrek trafikoari eta oinezkoei eragingo diete gaur eta bihar, gauez
Tamaina handiko pieza bat jartzeko, bide eta errei batzuk itxi beharko dira inguruan, eta zirkulazioari hainbat norabidetan eragingo dio.
EITB Media
Gurutzetako garraio-aldagunean egoten diren pilaketak arintzeko eraikuntza-proiektuaren barruan, lanak egiten jarraituko da Gurutzeta-Arrontegi tartean; izan ere, hilaren 23an, astelehenean, eta 24an, asteartean, gauez, egitura handi bat jarriko da tarte horretan eta Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri duenez, eragina izango dute lan horiek inguruko errepide eta pasabidetan.
Ondoren eragin horien zerrenda, bai eta aurreikusi diren aukerako beste bideak ere:
Barakaldotik Lutxanarako zirkulazioan eragina eta BI-30 errepiderako sarbidean eragina (Getxo/Donostiarako noranzkoan)Buen Pastor kalea itxiko da zirkulaziorako, zubibidearen azpiko bidea baino lehen; horrek eragina izango du Barakaldotik Lutxanarako ibilgailuen zirkulazioan eta BI-30 errepiderako sarbidean (lehen N-637 errepidea zena), Getxo/Donostiarako noranzkoan.
Erabiltzaileek beste bide hau hartu beharko dute: Buen Pastor + A8 + BI-30 (N-637) Bilborako noranzkoan + BI-30 (N-637) Getxo/Donostiarako edo Lutxanarako noranzkoan bide-adarretik).
Barakaldotik Lutxanara doazen oinezkoen ibilbidean ere izango dute eragina lan horiek.
Urtarrilaren 23an, astelehenean, eta 24an, asteartean izango dira eragin horiek, 19:00ak eta 05:00ak artean.
Lutxanatik Barakaldorako, Santanderretik Barakaldorako eta Bilbotik Barakaldorako zirkulazioan eragina
Buen Pastor kalea itxiko da zirkulaziorako, zubibidearen azpiko bidea baino lehen; horrek eragina izango du Lutxana, Santander eta Bilbotik Barakaldorako (BEC) noranzkoan doazen ibilgailuen zirkulazioan.
Lutxanatik Barakaldora (BEC) joan nahi duten ibilgailuek bide hau hartu beharko dute: BI-30 errepiderako sarbidea hartu, Getxo/Donostiarako noranzkoan, gero 10. irteeratik joan (Asua/Erandio), Plaiabarriko biribilgunean noranzkoa aldatu (BI-735) eta berriz sartu BI-30 errepidera, Bilborako noranzkoan, 9. irteeratik joateko (Barakaldo/BEC).
Santanderretik Barakaldora (BEC) eta Bilbotik Barakaldora (BEC) joan nahi duten ibilgailuek, bestalde, bide hau hartu beharko dute: BI-30 errepidetik joan, Getxo/Donostiarako noranzkoan, gero 10. irteera hartu (Asua/Erandio), Plaiabarriko biribilgunean noranzkoa aldatu (BI-735) eta berriz sartu BI-30 errepidera, Bilborako noranzkoan, 9. irteeratik joateko (Barakaldo/BEC).
Lutxanatik Barakaldora doazen oinezkoen ibilbidean ere izango dute eragina lan horiek.
Eragin horiek noiz izango dira: urtarrilaren 23an, astelehenean, eta 24an, asteartean, 21:00ak eta 05:00ak artean.
BI-30 (lehen N-637 zena) errepidearen zirkulazioan eragina, Getxo/Donostiarako noranzkoan
BI-30 (N 637) errepideko eskuineko eta erdiko erreiak itxiko dira, Getxo/Donostiarako noranzkoan, 8 eta 9 kilometro-punten artean. Baina ezkerreko erreia erabilgarri egongo da une oro. Errepide horretatik Lutxanarako sarbidea ere erabilgarri egongo da.
Eragin horiek noiz izango dira: urtarrilaren 23an, astelehenean, eta 24an, asteartean, 21:00ak eta 05:00ak artean.
Itxita dauden errepideak seinaleen bidez adieraziko dira, eta seinaleak egiten dituzten pertsonak ere izango dira toki horietan.
Bizkaiko Foru Aldundiak igorritako ohar batean barkamena eskatzen du lanek eragin ditzaketen arazoengatik, eta erabiltzaileek egoera ulertzea eskertu du.