Gizartea -

Elkarrizketa Radio Vitorian

Gonzalez: "Arana egoitzaren atzeko eraikina eraistea gomendatzen zuen Aldundiaren 2009ko txosten batek"

Espainiako Gobernuarekin errefuxiatu zentroaren harira piztutako polemika hartu du hizpide Arabako ahaldun nagusiak Radio Vitorian egin dioten elkarrizketan. Gonzalezen esanetan, eraikina berritzeko proiektua 24 milioi euroan zenbatetsi zuen garai hartan txosten horrek.

Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalez
Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalez
Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalez

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalez Radio Vitorian elkarrizketatu dute astelehen honetan. Bertan azaldu du 2009ko abenduan Julio Aranak, orduan Aldundiko arkitektura zerbitzuaren buru zenak, txosten bat sinatu zuela, eta dokumentu horretan 24 milioi euroan zenbatetsi zutela Arana egoitza zaharraren eraikina berritzeko proiektua. Horrek esan nahi du gaur egun 30 milioi euroko gastua ekarriko lukeela eraikina zaharberritzeak. Gonzalezen hitzetan, txosten horrek egoitzaren atzeko eraikina eraistea ere aholkatzen zuen.

"2009an Arabako Foru Aldundiak jakin bazekien eraikin horri beste erabilera bat ematea garestia eta zaila zela", adierazi du. "Ez da polemikak pizteko unea; bai, aldiz, elkarrizketarako momentua. Kanpotik datozen pertsonak gurean hartzeko biderik onena da elkarrizketa", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizarte zerbitzuak Gizartea Ramiro Gonzalez Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Albisteak Errefuxiatuak Arabako Foru Aldundia