Gizartea -
Gipuzkoan
Sei urteko zigorra gizon bati, bi umeri sexu-gehiegikeriak egiteagatik
Horrez gain, auzipetuak 1.260 euroko isuna ordaindu beharko du, 10 urteko neskato bat bortxatzen saiatzeagatik eta emakume bat iraintzeagatik.
Erredakzioa
Aljeriako herritar batek sei urteko kartzela-zigorra jaso du, Gipuzkoako udalerri batean (epaitegitik ez dute erasoak non izan ziren zehaztu) hamabi urteko mutiko bati eta hamaika urteko neskato bati sexu-gehiegikeriak egiteagatik.
Auzipetuak fiskalaren zigorra onartu du, Gipuzkoako Auzitegian egindako epaiketan. Baina kartzela-zigorraz gain, auzipetuak 1.260 euroko isuna ordaindu beharko du, 10 urteko neskato bat bortxatzen saiatzeagatik eta emakume bat iraintzeagatik.
Ministerio publikoaren arabera, lehenengo erasoa 2010eko martxoaren 31n izan zen. Gizonak 12 urteko mutiko batengana jo zuen ezkaratzeko eskaileretan "bere sexu-askatasunaren kontra gehiegikeriak egiteko asmoz".
Egun batzuk geroago, apirilaren 23an, kalean zebilen emakume bat iraindu zuen, haren atzean jarri eta brageta jaitsita.
Egun horretan bertan, auzipetuak hamaika urteko neskato baten atzetik ibili zen haren etxeraino, eta ezkaratzean sexu-gehiegikeriak egin zizkion.
Auziko iturriek jakitera eman dutenez, auzipetuak salaketa guztiak eta kartzela-zigorra onartu ditu.