Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: “Review: Aita Mari”ren estreinaldia, erasoa Algecirasen eta fase berria Ukrainako gerran

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

“Review: Aita Mari”ren aurrestreinaldia
  “Review: Aita Mari”ren aurrestreinaldia
“Review: Aita Mari”ren aurrestreinaldia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urtarrilak 26, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- "Review: Aita Mari"ren estreinaldia: "Review: Aita Mari" EITBren YouTubeko kanalean estreinatuko da; 20:00etan euskaraz eta 20:45ean gazteleraz. Hortik aurrera, pieza guztiak ere estreinatuko dira, YouTuben bertan, eitb.eus/review webgunean eta EITB Nahieran plataforman.

- Erasoa Algecirasen: Auzitegi Nazionalak ikerbidea abiatu du terrorismo delitu bat egotzita, Algecirasen izandako gertakarien harira. Elizgizon bat hil eta beste lau pertsona zauritu dituzte, horietako bat larri.

- Fase berria Ukrainako gerran: Ukrainako gerra fase berri batean sartu da, Alemaniak eta Ameriketako Estatu Batuek Leopard 2 eta Abrams M1 tankeak, hurrenez hurren, bidaliko dituztela iragarri ostean. Zehazki, Alemaniako Indar Armatuen armategian agertzen diren 14 Leopard 2A6 entregatuko ditu Alemaniak, eta Joe Biden AEBko presidenteak iragarri du bere Administrazioak 31 Abrams M1 tanke bidaliko dituela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina azken orduko Espainia albisteak Atentatuak albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa Aita Mariren azken ordukoa