Gizartea -
10 urte geroago
'Prestige'ren hondamendiaren epaiketa urriaren 16an hasiko da
Juan Luis Pia Iglesias epaileak zehaztu beharko ditu orain ia hamar urte gertatu zen Prestige hondamendiaren ardurak.
Erredakzioa
"Prestige" petrolio-ontziaren hondamendiaren epaiketa urriaren 16an hasiko da eta 2013ko maiatzaren 29ra arte iraungo du, Coruñako Auzitegiaren egutegiaren arabera.
Epaiketa egingo duten tokia oraindik finkatu gabe dagoela esan dute Galiziako Justizia Auzitegi Nagusiko iturriek, baina datozen egunetan erabakiko dutela berretsi dute.
Joan den apirilean, "Prestige" epaiketaren buru izango den epaileak auzi honetan soilik jardutea erabaki zuten, izan ere, auziaren garrantzia kontuan hartuta, Juan Luis Pia Iglesias Justizia Aretoko presidente ere izango den epailea "liberatzea beharrezkoa" zela ondorioztatu zuten.