Gizartea
trafikoa
Auto pilaketak sortu dira A-8 errepidean, Barakaldo parean, bi autok talka egin ostean
i.l.k. | eitb media
Bi errei itxi dituzte istripuaren ondorioz, eta horrek trafiko mardula eragin du puntu horretan. Bestalde, desegin dira gaur goizean N-121 eta AP-8 errepideei eragiten zieten ilarak, Irun aldean.
-
Trafiko kamerek Trapagaran inguruan jasotako irudia. Argazkia: Trafikoa
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez, bi errei itxi dituzte Barakaldo parean, eta horrek auto pilaketak eragin ditu inguru horretan. Bestalde, amaitutzat eman dituzte gaur goizean N-121 eta AP-8 errepideei eragiten zieten ilarak, kamioien jarioa arindu ostean.
Bi autok talka egin dute A-8 errepideko 124. puntu kilometrikoan, zauriturik eragin gabe; Barakaldon, Irunerako noranzkoan. Bi errei itxi dituzte puntu horretan eta, hori dela eta, auto ilarak sortu dira noranzko horretan.
¿¿ #Istripua #A8 km 124 #Barakaldo-n Irungo norantzan. Bi errei itxita
— Trafiko (@trafikoaEJGV) January 30, 2023
¿¿¿¿¿ #Autopilaketak
¿¿ Accidente en A-8 Pk 124 Barakaldo sentido Irun. Dos carriles cortados. Retenciones ¿¿¿
¿¿ 011#Trafikoa pic.twitter.com/O9dFAfRKfB