Gizartea -

Tenperatura baxuak

Abisu horia dago gaur Araban izotzagatik

10:00ak arte egongo da indarrean. Izotz txikia egin dezake Arabako zenbait tokitan. Gainera, izotza eta behe-lainoa aldi berean gerta daitezke, eta horiek iraunkorrak izan litezke.

Izotza Gasteizen. Argazkia: Guillermo Agirre
Izotza Gasteizen. Argazkia: Guillermo Agirre
Izotza Gasteizen. Argazkia: Guillermo Agirre

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du Araban gaurko, tenperatura minimoak eta izotza izateko arriskuagatik, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Tenperatura minimoen arriskuagatiko abisu horia gauerdian sartu da indarrean, eta 10:00ak arte egongo da aktibo.

Aurreikuspenen arabera, izotz txikia egin dezake Arabako zenbait tokitan. Gainera, izotza eta behe-lainoa aldi berean gerta daitezke, eta horiek iraunkorrak izan litezke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Alerta meteorologikoak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak