Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Urtebeteko zigorra eskatu dute neska lagun ohiari gutunak idazteagatik

Preso zegoen gizonezko batek 13 gutun bidali zizkion kartzelatik bikotekide ohiari, harekin komunikatzea debekatzen zion ebazpena urratuta. Zigortuak behin baino gehiagotan apurtu du urruntze-agindua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Fiskaltzak urtebeteko kartzela-zigorra eskatu du Martuteneko kartzelako preso batentzat, kartzelatik bikotekide ohiari gutunak bidaltzea leporatuta. Izan ere, neska lagunarekin harremanetan jartzea debekatzen dion ebazpena dago oraindik indarrean.

2010eko uztailetik 2011ko uztaila bitartean bidali zizkion gutunak, ustez, bikotekide ohiaren etxera. Gizonak bikotekide ohiarengandik 500 metro baino gutxiagotara ez hurbiltzeko agindua du bere gain. Gainera, emakumearekin harremanetan jartzea ere debekatuta du. Zigorra 2007ko martxoaren 27an ezarri zioten, eta 2021ko martxoaren 23ra arte egongo da indarrean.

Bestalde, gizona ezohiko indarkeria matxista delitu batengatik zigortu zuten, 2009an: mehatxu arinak etengabe egitea, iraintzea eta kautelazko neurriak behin eta berriz apurtzea egotzi zioten, besteak beste.

Fiskaltzak gogora ekarri duenez, presoari "behar bezala" eman zioten debekuaren berri, eta “kautelazko neurri hori apurtzeak ekarriko lizkiokeen ondorio juridikoez” ohartarazi zuten. Hori dela eta, Ministerio Publikoak urtebeteko zigorra eskatu du presoarentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea