Gizartea -

nafarroa

Gazte bat koma egoeran dago, goizaldean Iruñean eraso bat jasan ostean

Udaltzainek ustezko erasotzailea atxilotu dute, eta biktima Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan dute.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande goizaldean, Iruñeko Labrit aldapako aisialdi gunean, udaltzainek gazte bat atxilotu dute beste bati eraso egin ostean, Diario de Navarra egunkariak jakitera eman duenez. Azken horri, gainera, koma induzitua eragin behar izan diote.

Zaurien ondorioz, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan dute biktima, eta koma egoeran dago orain.

Gainera, gizon bat oso larri zauritu dute arma zuriz igande honetan Gasteizko diskoteka batean izandako borroka batean, eta beste lau lagun ere zauritu dira. Kasu horretan ere, Ertzaintzak 21 urteko gizon bat atxilotu du, erasoaren egilea delakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak Euskal hiriburuak Albisteak Nafarroa Delituak albisteak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz Albisteak Nafarroako Ospitale Gunea