Gizartea -
Almeria
17 hilabeteko alabari sexu-abusuak egitea egotzita atxilotu dituzte
Polizia adingabearen familiartekoak ere ikertzen ari da.
Erredakzioa
Polizia Nazionalak bikote bat atxilotu du Almerian, 17 hilabeteko alabari sexu-abusuak egitea egotzita, Torrecardenas Ospitaleko osasun zerbitzuek haurra artatu eta haren egoeraren berri eman ostean.
Poliziak albiste-agentzia bati esan dionez, atzo gauean atxilotu zituzten gurasoak, eta alaba harrera zentro batean dago, Adingabeen Fiskaltzak aginduta.
Poliziak sexu-abusuaren delitu bat egotzi die gurasoei, baina adingabearen familiartekoak ere ikertzen ari da.
Oraingoz ez dute datu gehiago eman, ikerketa “benetan delikatua” delako.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea