Gizartea -
Heriotza perinatala
Esti Zeberio: "Jaioberria ikusi eta agurtzeko aukera izan genuen, baina umea eraman egin zuten"
Dolu perinatala egiteko gunea ireki dute Hernanin, eta Esti Zeberio izan da proiektuaren bultzatzailea. Marko erditu zuen Estik 2017an, baina hil egin zen. Une hartan bizi izandakoa kontatu, eta dolu prozesua nola bizi izan zuen azaldu du. Lege aldetik aldaketak eskatu ditu Estik.
Esti Zeberioren arabera tabu handia dago heriotza perinatalaren inguruan, eta gizarteratzea ezinbestekoa dela uste du. Hain zuzen ere, dolu hori egiteko gunea ireki dute Hernanin, hilerrian.
Lege aldetik aldaketak, eta protokolo bat ere aldarrikatu ditu Esti Zeberiok.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea