Gizartea -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Trans Legea eta Abortuarena, Irene Montero Radio Euskadin eta Aita Mari
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, otsailak 16, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Trans Legea eta Abortuarena: Irene Montero Berdintasun ministroak gaur ikusiko du bere ministerioak bultzatutako bi legek, Trans eta Abortuaren legeak, nola amaitzen duten ibilbide parlamentarioa, behin betiko onartuta.
- Irene Montero, Radio Euskadin: 08:45etik aurrera, Radio Euskadiko "Boulevard" saioak Irene Montero Espainiako Gobernuko Berdintasun ministroa elkarrizketatuko du.
- Aita Mari: Aita Mari ontziak 31 pertsona, 10 haur tartean, salbatu ditu bere lehen erreskatean. Umeen artean, lau haur txiki eta hiru hilabeteko haurtxo bat zeuden. Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak salatu duenez, itsasontzia dagoen tokitik bi egunetara dagoen portu batean, Civitavecchian (Erromatik gertu), porturatzeko baimena eman die Italiak.