Gizartea -
Eguraldi iragarpena
Hodei gutxi eta tenperaturak gora astelehenean
Arratsaldean hodeiak ugarituz joango dira, baina haizea hego-ekialdera aldatuko da egunaren bigarren erdian eta ahul ibiliko da. Ondorioz, tenperatura maximoak nabarmen igoko dira, batez ere kantauriar isurialdean.
Agentziak | EITB Media
Hodei gutxi ikusiko dira Euskal Autonomia Erkidegoko zeruan astelehen goizean, nahiz eta arratsaldean ugaritu egingo diren. Haizea ahul ibiliko da eta egunaren bigarren partean hego-ekialdera aldatuko da. Ondorioz, tenperatura maximoek gora egingo dute, kantauriar isurialdean nabarmen.
Tenperatura minimoak sei gradukoak izango dira Donostian, zortzikoak Bilbon eta bikoak Gasteizen; maximoak 22 gradukoak izango dira Gipuzkoako hiriburuan eta Bizkaikoan, eta 18koak Arabakoan.
Kantauri itsasoan ekialdeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko da, bi-hiruko indarrarekin. Itsaso kizkurra eta itsaslabarra tartekatuko dira eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoa egongo da, metro bateko olatuekin.
Astearterako, zerua hodeitsu egongo da, eta zaparrada txiki eta sakabanatuak botako ditu, tarteka ertainak eta trumoitsuak ere izan ahalko direnak. Haizeak hegoaldetik joko du, haizeguneetan bolada gogorrekin, baina arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldera egingo du eta tenperaturak behera egingo du.