Gizartea -

Haurrak bortxatzeagatik

Bost urteko kartzela-zigorra ezarri diote Erandioko irakasle bati

Halaber, 33.000 euroko isuna ordaindu beharko du 5 eta 8 urte arteko sei haur bortxatzeagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak Erandioko eskola publiko bateko irakasle bati (Bizkaia) bost urteko kartzela-zigorra ezarri dio, 5 eta 8 urte arteko sei haur bortxatzeagatik 2009an eta 2011n. Halaber, 33.000 isun bati aurre egin beharko dio.

Kartzela-zigorra sexu eraso delitu bategatik jarri diote, egiaztatutako sei sexu erasoetatik azkena izan baitzen 2010eko abenduaren 23an indarrean zegoen Zigor Kodea aldatu zenetik pasatutakoa. Aldaketa horrek 13 urte baino gutxiagoko haurrentzako delitu mota horregatiko kartzela-zigorrak gogortu zituen.

Auzitegiak auzipetuari adingabeen irakasle izatea debekatu dio 15 urterako, eta biktimetatik urruntzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea