Gizartea -

EUSKO LEGEBILTZARRA

Eva Ferreirak azkartasuna eskatu du BPGaren % 1 unibertsitate publikoak finantzatzera bideratzeko

Unibertsitate lege berria datorren hilabetean sartuko da indarrean, eta 2030erako unibertsitate publikoetara barne produktu gordinaren % 1 bideratzeko konpromisoa jasotzen du.

Eva Ferreira Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean. EITB MEDIA
Eva Ferreira Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean. EITB MEDIA
Eva Ferreira Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean. EITB MEDIA

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eva Ferreira EHUko errektoreak azkartasuna eskatu du BPGaren % 1 unibertsitate publikoak finantzatzera bideratzeko, Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoan jasotzen den bezala. Unibertsitate lege berria datorren hilabetean sartuko da indarrean, eta, besteak beste, 2030erako barne produktu gordinaren % 1 unibertsitate publikoetara bideratzeko konpromisoa jasotzen du. Gaur egun, batez beste, barne produktu gordinaren % 0,7 bideratzen da unibertsitate publikoetara.

Errektorearen arabera, hazkunde hori "albiste ona" da. Hala ere, onartu du araua indarrean sartzeak kostuak handituko dituela aurten bertan.

"Legeak eskatzen du urtebeteko epean batzorde bat sortzea gastu publikoa handitzeko plana definitzeko", gogorarazi du Ferreirak. Gaineratu duenez, "Euskadik ahal duen guztia egingo du plan hori lehenbailehen errealitate izan dadin".

2020. urtearen amaieratik EHUko errektore denak agerraldia egin du gaur goizean Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean, azken bi urteetan egindako lanaren balantzea egiteko eta etorkizuneko erronkak aurkezteko.

Ferreiraren esanetan, 2030. urteari begira Euskal Herriko Unibertsitateak munduko 300 unibertsitate onenen artean kokatu nahiko luke (gaur egun, munduko 400 unibertsitate onenen artean dago). "Erritmo onean hazten ari bagara ere, erritmo biziagoan hazi behar dugu posizio hori hobetzeko", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU Eusko Legebiltzarra Deustuko Unibertsitatea albisteak Nafarroako Unibertsitatea bideoak Nafarroako Unibertsitate Publikoa albisteak Mondragon Unibertsitatea albisteak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Albisteak Hezkuntzako albisteak 2024