Gizartea -
Indarkeria matxista
28 urteko gazte bat atxilotu dute Getxon, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita
Gertakariak larunbat goizaldean jazo ziren. Gaur, guardiako epaitegiak atxilotua aske uztea erabaki du. Biktima babesteko agindua ere eman du, 200 metroko urruntzeko aginduarekin.
Agentziak | EITB Media
Ertzaintzak 28 urteko gizon bat atxilotu du Getxon (Bizkaia), emakume kalean bati sexu-erasoa egitea leporatuta.
Gaur, polizia-izapideak amaituta, guardiako epaitegira eraman dute, eta epaileak aske uztea erabaki du. Biktima babesteko agindua ere eman du, 200 metroko urruntzeko aginduarekin.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gertakariak larunbat goizaldean jazo ziren, eta sexu-erasoaren ustezko egileak ihes egin zuen. Biktima, berriz, osasun-langileek artatu zuten, eta ospitalera eraman behar izan zuten.
Ertzaintzak informazioa bildu zuen ustezko egilea identifikatzeko eta gertatutakoa argitzeko.
Azkenik, igande goizean, gizona aurkitu eta atxilotu zuten, sexu-eraso delitu bat egotzita.
Era berean, Ertzaintzak beste bi gizon atxilotu zituen igandean, Bilboko etxebizitza batean sexu erasoa egiteagatik.