Gizartea -

Berdintasuna

Botere-esparruetan parekotasunaren aldeko ibilbide motela

Hamasei urte Rodriguez Zapateroren Berdintasun Legea onartu zela. Aurrerapausoak izan badira ere, politika, enpresa eta alor judizialeko goi-karguetan oso emakume gutxi daude oraindik. Esaterako, IBEX35eko enpresetan hiru emakumezko presidente baino ez daude.

Madrilen 2022an NATOk egindak goi-bileraren argazki ofiziala. Argazkia: EFE
Madrilen 2022an NATOk egindak goi-bileraren argazki ofiziala. Argazkia: EFE
Madrilen 2022an NATOk egindak goi-bileraren argazki ofiziala. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

16 urte igaro dira Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako Legea onartu zenetik eta, alor publikoen parekotasunean aurrerapenak atzeman badira ere, datuen arabera, emakume kopurua oso bestelakoa da politika, enpresa eta alor judizialeko erabakitzeko organoetan.

Larunbat honetan, Emakumeen Nazioarteko Egunaren atarian, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuak iragarri duenez, erabakitze-organoetan emakumeen eta gizonezkoen Ordezkaritza Parekiderako Legearen tramitazioa onartuko du datorren asteartean Ministroen Kontseiluak. Lege horrek aurreikusten du emakumezkoen eta gizonezkoen ordezkaritza parekidea izan beharko dela politika arloko erabakitze-organoetan (esaterako, Ministroen Kontseiluan beran) eta enpresa handien administrazio-kontseiluetan.

Zapateroren Berdintasun Legea

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidentearen Gobernuak Berdintasun Legea onartu zuen 2007an. Parekotasunaren alde egin zuen politikan eta, lege horri erreparatuta, politikari karguen % 40 gutxienez emakumezkoek bete behar zuten.

Egun, Kongresuen eserlekuen % 42,69 betetzen dute emakumeek, eta % 39,42 Senatuan. Alderdi politiko bakoitzari dagokionez, bestelakoak dira kopuruak: % 48 emakume dira PSOEn, eta % 27 Voxen. Erkidegoari begiratuta, Galizian, Nafarroan, Valentzian, Euskadin eta Andaluzian parlamentu autonomikoen % 50 baino gehiago emakumezkoek hartu dute.

IBEX35ean gora egiten

2022ko amaierarako enpresen administrazio-kontseiluetako eserlekuen % 40 emakumeentzako izatea gomendatu zien Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak burtsan kotizatzen duten enpresei baina, gomendioa izanda eta ez betebeharreko legea, 119 enpresetatik 32k bakarrik bete dute aholkua.

IBEX35 barruan, ordea, enpresa gehienek bete dute dagoeneko kopuru hori, baina goi-karguei dagokienez, oso emakume kopuru txikia dago: hiru emakumezko presidente bakarrik (Beatriz Corredeira Redeian, Marta Ortega Inditexen eta Ana Botin Santanderren), eta emakumezko kontseilari ordezkari bakarra (Maria Dolores Dancausa Bankinterren).

Medikuntzan eta Epailetzan

Medikuntza Fakultateetan ikasleen % 70 baino gehiago emakumezko dira, baina elkarte profesionaletako zuzendaritza-batzordeetan % 25 baino ez dira. Epailetzan, epaile gehienak emakumezko dira (% 56), baina erabakitze organoetan oso emakume gutxi daude: Auzitegi Gorenean 15 emakumezko epaile daude eta 50 gizonezko epaile, eta Auzitegi Nazionalean % 39 dira emakume. Epaitegi horietako aretoetan ez dago emakumezko presidente bakar bat ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa Emakumeen Nazioarteko Eguna