Gizartea -

NAFARROA

77 urteko emakume bat erreskatatu dute Arxuria mendian istripua izan ondoren

Biktimak lepauztaia hautsita zuelakoan Irungo Ospitalera eraman dute.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

77 urteko emakume bat erreskatatu dute Arxuria mendiaren Frantziako aldean erorikoa izan ostean. Biktima Irungo Ospitalera eraman dute, lepauztaia hautsita izan dezakeelakoan.

SOS Nafarroak 12:15ak aldera jaso du istripuaren abisua, eta berehala jarri du martxan erreskate plana.

Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez, bertara sartzea ezinezkoa zenez, biktima helikopteroz eraman behar izan dute Zugarramurdiko heliportura. Bertan, anbulantzia batek Irungo Ospitalera eraman du emakumea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Mendiko istripuak