Gizartea -

ALERTA

Gaur goizera arte luzatu dute baso-sute arriskuagatik Bizkaian eta Gipuzkoan ezarritako abisu horia

Tenperatura altuak daude iragarrita, hego-haizeak gogor joko du, hezetasuna urria da eta landaredia oso lehor dago. Lau faktore horien ondorioz isurialde atlantikoan sute arriskua altua dela ohartarazi dute.

Sutea Basaurin. Artxiboko argazkia: EFE
Sutea Basaurin
Sutea Basaurin. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abisu horia dago indarrean gaur goizera arte (09:00ak arte) Bizkaian eta Gipuzkoan, baso-sute arriskuagatik.

Tenperatura altuak daude iragarrita, hego-haizeak gogor joko du, hezetasuna urria da eta landaredia oso lehor dago. Lau faktore horien ondorioz isurialde atlantikoan sute arriskua altua dela ohartarazi dute.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, gaur hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira zeruan. Haizeak hego-ekialdetik joko du, bolada indartsuekin tarteka. Tenperatura baxuenak bere horretan geldituko dira edo zertxobait egingo dute gora. Kontrara, tenperatura altuenak nabarmen jaitsiko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gipuzkoa Alerta meteorologikoak Suteak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak