Gizartea -

NAFARROA

Espetxeratu egin dute Atarrabian urtarrilean izan zen hilketagatik atxilotutako gizona

Ikertuari Alfredo Ogando Ucetaren hilketa leporatzen diote. Hilketaren ostean Dominikar Errepublikara ihes egin zuen eta astelehenean handik itzuli zenean atxilotu egin zuten.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko 4 zenbakiko Instrukzio Epaitegiko epaileak espetxera bidali du, behin-behinean eta bermerik gabe, urtarrilean Atarrabian Alfredo Ogando Uceta hiltzea egotzita astelehenean Madrilgo aireportuan atxilotutako gizona.

Hilketa gertatu eta gutxira ustezko hiltzaileak Dominikar Errepublikara ihes egin zuen, eta handik itzuli zenean atxilotu zuten Madrilen.

Gaurko saioan, fiskalak atxilotua behin-behinean espetxeratzeko eskatu du, eta akusazio partikularrak bat egin du eskaera horrekin. Defentsak, berriz, horren aurka egin du.

Sumarioa sekretupean dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Delituak azken ordukoa Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Espetxeen albisteak gaur Erailketak