Gizartea -

TEKNOLOGIA

IBMk eta Jaurlaritzak aliantza egin dute multinazionalaren seigarren ordenagailu kuantikoa Donostian jartzeko

Ikerbasquek 50,8 milioi euroko inbertsioa egingo du, azpiegitura zientifiko batean EAEn inoiz egin den inbertsiorik handiena.

Argazkia: Irekia
Argazkia: Irekia
Euskadik eta IBMk akordioa sinatu dute Donostiak ordenagailu kuantiko bat har dezan

2:21

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

IBM teknologia alorreko multinazionalak eta Eusko Jaurlaritzak aliantza egin dute enpresa estatubatuarraren ordenagailu kuantikoa Donostian jartzeko. Gaur egun, era honetako bost ordenagailu ditu munduan (Ameriketako Estatu Batuak, Alemania, Japonia, Kanada eta Hego Korea); beraz, Gipuzkoako hiriburukoa seigarrena izango da.

Arvind Krishna IBMko presidente eta zuzendari nagusia eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak New Yorken bildu dira, atzo IBMk eta Eusko Jaurlaritzak —Ikerbasque Fundazioaren bidez— Madrilen akordioa sinatu ondoren.

Euskal erakundeek 50 milioi eurotik gorako inbertsioa egingo dute, zientzia azpiegitura baterako inoiz egin duten handiena. Zehazki, Ikerbasque Fundazioak —Eusko Jaurlaritzaren finantzazioaren bitartez— 50,8 milioi euroko inbertsioa egingo du. Zenbateko horri foru aldundiek proiektua beren lurraldeetan garatzeko helburuarekin egingo duten ekarpena gehitu behar zaio. 

Batzarraren ondotik, Bildarratz sailburuak IBMren Thomas J. Watson ikerketa zentroaren instalazioak bisitatu ditu. Bisita horretan, gaur egun garatzen ari diren ikerketa eremu ezberdinak aztertzeko aukera izan dute. Horrez gain, ekipamendua Donostian martxan jartzen denean egin ahal izango diren jarduerak eta proiektuak izan dituzte hizpide.

Ikerbasque Fundazioak, Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek martxoaren 24an aurkeztuko dute proiektua, Donostian.

IBM enpresaren superordenagailu kuantikoa hartuko duen eraikina egiten hasi dira Donostian
IBM enpresaren superordenagailu kuantikoa hartuko duen eraikina egiten hasi dira Donostian
IBM enpresaren superordenagailu kuantikoa hartuko duen eraikina egiten hasi dira Donostian

01:15
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Donostia argazkiak Gaurko albisteak Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza berriak Multinazionalak albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak