Gizartea -
Polizia Nazionalak
'Zelula islamista' bateko bi kide atxilotu dituzte, Melillan
Talde erradikal bateko buru ziren, eta, besteak beste, familietatik banatzera eta ikasketak uztera behartzen zituzten kideak. Gainera, telebista ikustea eta musika entzutea debekatzen zieten.
Erredakzioa
Atxilotutako 25 eta 30 urteko bi gizonezkoak espainiarrak dira, eta ustez, gerra guneetarako trebakuntza emateko nazioarteko talde bateko buruak ziren, gazteak hartzeko helburuarekin.
Polizia Nazionalak atxilotu ditu bi gazteak, Rachid Abdellah Mohamed eta Nabil Mohamed Chaib.Sinesmen takfirian oinarritutako bizitza eramatera behartzen zuen talde bateko buruak ziren; islamismoa muturreraino eramaten duen adarra. Besteak beste, kideei familietatik banatzera eta ikasketak uztera behartzen zieten, eta telebista ikustea edo musika entzutea debekatuta zuten.
Talde horrek Abu Qutada miresten du. Azken honek 2004. urteko martxoaren 11ko atentatua bezalako ekintzak goraipatzen ditu.
2008ko uztailaren 15ean, Marokoko Nador herrian talde horretako bi gorpu aurkitu zituzten. Torturatuak izan ziren hil aurretik, izan ere, talde horretatik urruntzea erabaki zuten. Jarrera "desleiala" izan zutelakoan, atxilotu berri dituzten bi lagun hauek hil zituzten.
Rachid Abdellah Mohamed eta Nabil Mohamed Chaib Europan zehar ibili dira 2008. urtez geroztik ihes eginda.