Gizartea -

Trafikoa

Auto ilara luzeak sortu dira AP-8an, Irunen, autobidea ordu erdi itxita egon ostean

07:50erako zabalik zegoen autobidea, Baionarako noranzkoan, baina artean auto pilaketak zeuden.

Auto ilara luzeak sortu dira AP-8an, Irunen. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza (Twitter)
Auto ilara luzeak sortu dira AP-8an, Irunen. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza (Twitter)
Auto ilara luzeak sortu dira AP-8an, Irunen. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza (Twitter)

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AP-8 autobidea itxi dute goizeko lehen orduan, Irunen. Horrek auto ilara luzeak eragin ditu, Baionarako noranzkoan.

Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak Twitter bidez jakinarazi duenez, 07:50erako zabalik zegoen autobidea. Dirudienez, lagun talde bat protesta egiten ari zen, Frantziako presidente Emmanuel Macronen pentsioen erreformaren aurka. Piketeek bidea itxi dute, eta ilara luzeak sortu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gipuzkoa Baiona Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak A-8 Autobidea Lapurdi