Gizartea -

TRAFIKOA

Amaitu dira auto ilarak A-8an eta Irungo noranzkoan, Malmasingo tuneletan lau ibilgailuk istripua izan ondoren

Ibilgailuen joan-etorri handia tarteko, zortzi kilometro inguruko auto ilarak sortu dira.

Auto ilarak A-8 autobian, Bilbo parean. Argazkia: @ikersalgadoser1
Auto ilarak A-8 autobian, Bilbo parean. Argazkia: @ikersalgadoser1
Auto ilarak A-8 autobian, Bilbo parean. Argazkia: @ikersalgadoser1

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau ibilgailuren arteko istripua izan da gaur goizean A-8 autobidean, Malmasingo tunelaren barruan, eta horrek auto ilara luzeak eragin ditu Donostiarako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

07:40 aldera gertatu den istripuaren eraginez, erreietako bat itxi dute, eta, ondorioz, 8 kilometrorainoko auto ilarak sortu dira.

Istripua izan duten ibilgailuak erretiratu ostean, 10:00etarako amaitu dira auto ilarak.

Segurtasun Saileko iturriek azaldu dutenez, osasun langileak bertaratu diren arren, ez dute inor ospitaleratu behar izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Trafikoa Basauri Azken ordukoa Bizkaia Gizartea albisteak Trafikoko web-kamerak Bilbon Albisteak Gaur Albisteak AP8