Gizartea -
Garraio greba Alemanian
Loiu eta Alemania artean bihar egitekoak ziren 16 hegaldi bertan behera gelditu dira, garraio greba dela eta
Langile publikoen eta trenbideetakoen sindikatuek deituta, lanuzteak egingo dituzte bihar Alemaniako aireportuetan, trenbide sarean, portuetan eta garraio zerbitzu lokalean.
EITB Media
Alemanian, gauerditik aurrera hasiko da greba erraldoia garraio sektorean, eta dagoeneko eragina nabaritu da gaur Municheko aireportuan, hegaldi guztiak bertan behera utzita. Greba horrek eragin zuzena izango du Loiuko aireportuan, bertara joatekoak edo bertatik etortzekoak ziren 16 hegaldi bertan behera gelditu baitira.
Langile publikoen eta trenbideetakoen sindikatuek deituta, lanuzteak egingo dituzte bihar aireportuetan, trenbide sarean, portuetan eta garraio zerbitzu lokalean.
Besteak beste, sindikatuek % 10eko soldata igoera eskatzen dute inflazioari aurre egiteko.
Aireportuen patronalaren arabera, biharko grebak ia 400.000 herritar utziko ditu lurrean, hegazkinik hartu gabe.