Gizartea -
HEZKUNTZA
Zabalik da EAEko Batxilergoko zentroetan 2023-2024 ikasturterako izena emateko epea
Gaurtik apirilaren 21era arte egongo da zabalik izena emateko epea. Bi bide daude horretarako: aurrez aurre, zentroetan bertan, eta online, Hezkuntza Sailaren webgunean.
EITB MEDIA
Zabalik da EAEko Batxilergoko zentroetan, publikoetan zein itunpekoetan, 2023-2024 ikasturterako izena emateko epea. Azken urteotan bezala, bi bide daude izena emateko: aurrez aurre, zentroetako idazkaritza bulegoetan, eta online, Hezkuntza Sailaren web orrian.
Orotara, Batxilergoa ikasteko aukera eskaintzen duten 200 zentro daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, ondorengo lau modalitate hauetan: Zientzia eta Teknologia; Giza eta Gizarte Zientziak; Batxilergo Orokorra, eta Arteak.
2022-2023 ikasturte honetan, 32.630 ikasle ari dira Batxilergoa egiten EAEn.
Aintzat hartu beharreko egutegia:
Martxoaren 27tik apirilaren 21era: eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko epea (biak barne).
Maiatzaren 10a: onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrenden argitalpena.
Maiatzaren 17ra arte: behin-behineko zerrendei erreklamazioak jartzeko epea.
Maiatzaren 24a: onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrenden argitalpena.
Ekainaren 19tik uztailaren 4ra: matrikula egiteko epea (biak barne).