Gizartea -
Santander
18 hilabeteko zigorra hotel batetik ordaindu gabe alde egiteagatik
Joatea pentsatuta zuen egunaren bezperan, auzipetua ez zen agertu hotelean eta zor zuen dirua ordaindu gabe utzi zuen, 560,16 euro guztira.
Erredakzioa
Kantabriako Probintzia Auzitegiko lehenengo sekzioak 18 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio gizon bati, maula delitua egotzita. Dirudienez, zortzi egunez egon zen hotel batean eta irteera egunaren bezperan ordaindu gabe egin zuen alde.
Haren sententziak Santanderreko Zigor arloko 1 zenbakiko epaitegiak emandako epaitza berretsi du, auzipetuak 2009ko abuztuaren 3an hartu zuen ostatu Santanderreko hotel batean, eta bertan egon zen abuztuaren 10era arte.
Joatea pentsatuta zuen egunaren bezperan, auzipetua ez zen agertu hotelean eta zor zuen dirua ordaindu gabe utzi zuen, 560,16 euro guztira. Hori dela eta, 18 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote, eta hotelari dagokion kalte-ordaina eman beharko dio, interesak barne.
Auzipetuak (berrerortze larrigarria ezarri diote) helegitea jarri zuen zigor horren aurka; haren ustez, ez zuten ondo frogatu maula bat izan zela, eta bere aita gaixorik zegoelako joan zen hoteletik, gainera, bere kreditu txartelak 600 euro zituela uste zuela eta inork ez ziola abisatu dirurik ez zuela adierazi zuen.
Apelazio auzitegiak nabarmendu zuenez, auzipetua hotelera sartu eta txartela eman zuenean, bertako gerenteak esan bezala, txartelak dirurik ez zuela ikusi zuten.