Gizartea -
Uztailaren 1etik aurrera
Punturik galdu ez duten gidariek bat izango dute opari
142.015 pertsonak galdu dute gidabaimena, gidarien erroldako % 0,5ek.
Erredakzioa
Trafiko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) puntu bat oparituko die datorren uztailaren 1etik aurrera, puntuen gidabaimena indarrean jarri zenetik, punturik galdu ez duten 18 milioi gidari ingururi. Espainiako gidarien % 69k hamabost puntu izango dituzte, gidatzeko era egokiagatik.
Puntuen gidabaimena abian jarri zutenetik, Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren Erregistro Orokorrean erroldatuta dauden 26 milioi gidarietatik, 4,9 milioik (% 18,8) puntuak kentzen dituen arau-hauste bat egin dute, horietatik 1,4 milioik arau-hauste bi edo gehiago egin dituzte.
142.015 pertsonak galdu dute gidabaimena, gidarien erroldako % 0,5ak. Gainera, horietako 2.462k birritan galdu dute.
Puntuak kentzen dituen arau-hauste kopurua 7,2 milioikoa da, guztira 22 milioi puntu galdu dituzte gidariek. Hainbat dira puntuak kentzeko arrazoiak: bidean ezarritako abiadura mugak ez errespetatzea(% 46); segurtasun uhalaren erabilera eza (% 13); telefono mugikorretik hitz egitea gidatzen ari zaren bitartean (% 9); eta alkohola edan ostean gidatzea (% 9).