Gizartea -
Durangoko bizilagunak
Emakume bat hil eta beste bat zauritu da istripu batean, Zornotzan
Emakumeen autoak etxola baten kontra talka egin du; biktimak suhiltzaile-talde batek atera behar izan ditu.
Erredakzioa
Emakume bat (88 urte) hil eta beste bat larri zauritu da Zornotzan (Bizkaia), autoak etxola baten kontra jo ostean.
Ertzaintzatik jakitera eman dutenez, istripua BI-3332 errepidean izan da arratsaldean, Zornotzan, Zugastietarako noranzkoan.
Talkaren ondorioz, ibilgailuan zihoazen bi pertsonak autoaren barruan harrapatuta gelditu dira, eta suhiltzaile talde batek atera behar izan ditu.
Medikuak gertakizunak izan diren lekura bertaratu dira, 88 urteko eta Durangoko emakumezkoari suspertzeko lanak egin dizkiote, baina zauri larrien ondorioz ezin izan dute ezer egin, eta hil egin da.
Autoko gidaria (66 urte eta Durangoko bizilaguna) Osakidetzaren helikoptero batek eraman behar izan du Galdakaoko Ospitalera, eta han artatzen ari dira.