Gizartea -
Erasoa arma zuriz
Gazte bat atxilotu dute Donostian, beste bat arma zuriz zauritu ondoren
Erasoaren biktima eritxera eraman behar izan zuten
EITB Media
20 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Donostian, beste bati labankada bat ematea leporatuta. Zauritua erietxera eraman behar izan zuten Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak argitaratutako oharraren arabera.
Apirilaren 5eko arratsaldeko 16:00etan dei bat jaso zuen Ertzaintzak Martutene auzoan borroka bat gertatzen ari zela eta tartean arma zuriak zeudela jakinaraziz. Bertaratu ziren agenteek albo batean odola zerion zauria zuen gazte bat aurkitu zuten. Ertzaintzako iturrien arabera, gizoneko honek liskar bat izan zuen eta beste batek labankada bat eman zion.
Zauritua erietxe batera eman zuten eta ustezko erasotzailea handik gertu aurkitu eta atxilotu zuten.