Gizartea -

A-8 errepidean

Gazte bat zauritu da Barakaldon bere ibilgailua irauli ostean

29 urteko gaztea BMW autoaren barnean geratu da harrapatuta, eta suhiltzaileek bertatik atera behar izan dute. Istripuak auto-ilara luzeak eragin ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

29 urteko gazte bat zauritu da igande arratsalde honetan A-8an, Barakaldo (Bizkaia) parean, Kantabriarako norabidean, bere ibilgailua irauli ostean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Gidaria BMW autoaren barnean geratu da harrapatuta, eta suhiltzaileek bertatik atera behar izan dute. Ondoren, Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Autoan beste bidaiari bat zihoan. Honen inguruko informaziorik jakinarazi ez badute ere, bidaiari honek ez ditu zauririk jaso.

Trafiko-istripua 20:00ak aldera jazo da. Ezbeharraren ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira bertan. 21:00ak inguru autoa kendu dute bertatik eta zonaldea garbitu dute. Ondoren, trafiko zirkulazioa normalizatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea