Gizartea -
Gertakaria
Gizon bat atxilotu dute aldamio batetik etxebizitza batean sartzen saiatzeagatik, Donostian
Bizilagun batek Ertzaintzari deitu zion bere etxean sartzen saiatzen ari zirela ohartarazteko.
agentziak | eitb media
Ertzaintzak 31 urteko gizonezko bat atxilotu du Donostian hiriguneko etxebizitza batean lapurtzen saiatzea leporatuta. Dirudienez, aldamio batetik sartu nahi zuen bigarren solairuko etxe batean eta, bertan zegoen bizilagunak ikusi eta Ertzaintza ohartarazi ostean, atxilotu egin zuten.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizeko seiak aldera herritar batek Ertzaintzari deitu dio aldamiotik norbait etxean sartzen ari zitzaiola eta.
Agenteak bertaratu dira hiriguneko etxebizitza horretan, eta leiho bat aterata zegoela egiaztatu dute. Ondoren, igogailutik ateratzen harrapatu dute hautsez zikinduta zegoen ustezko gaizkilea.
Izapideak osatuta, atxilotua epailearen esku utziko dute etxebizitza batean lapurretan egiten saiatzea egotzita.