Gizartea -
Donostia
Iruzurra egiten ari dira Udalaren izenean Unicefentzat dirua eskatuta
Donostiako Udala bera izan da iruzurraz ohartarazi duena. Udalaren izenean etxez etxe ibili omen dira dirua eskatzen Unicefentzat.
Erredakzioa
Donostiako Udalak ohartarazi du iruzurra egiten ari direla Udalaren izenean Unicefentzat dirua eskatuta.
Udalak agiri batean azaldu duenez, azken egunotan pertsona batzuk etxez etxe ibili dira Udalaren izenean Unicefentzat dirua eskatzen.
Gipuzkoako hiriburuko Udalak azpimarratu du inoiz ez duela horrelako diru-bilketarik egiten, eta kasuren baten berri izanez gero Udaltzaingoari (092) deitzeko eskatu die herritarrei.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea