Gizartea -

Emakunderen txostena

EAEko emakume etorkinen zerga-ekarpena 224,1 milioi eurokoa da

Euskadin bizi diren emakume etorkinei buruzko ikerketa baten arabera, lau atzerritarretik bat emakume latinoamerikarra da eta gehienek etxeko lanak eta zaintza arloko lanak egiten dituzte.

Euskal gizartean bizi diren atzerriko emakume etorkinei buruzko azterlana aurkeztu du Emakundek. EFE
Euskal gizartean bizi diren atzerriko emakume etorkinei buruzko azterlana aurkeztu du Emakundek. EFE
Euskal gizartean bizi diren atzerriko emakume etorkinei buruzko azterlana aurkeztu du Emakundek. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEn bizi diren 70.200 emakume etorkinek 224,1 milioi euroko zerga-ekarpena egiten dute. Emakunderen aburuz, datu horrek, biztanleria gaztetzeaz gainera, bertoko emakumeek lan-merkatuan sartzearen alde egiten du.

Maria Silvestre Emakundeko zuzendariak Emakunderen Euskal gizartean bizi diren emakume etorkinei buruzko ikerketa aurkeztu du. Txosten horretan, Euskadin bizi diren lau pertsonatik bat emakume latinoamerikarra dela azaldu dute, eta gehienek etxeko lanak eta zaintza arloko lanak egiten dituzte.

EAEn bizi diren atzerritarren artean (biztanleria osoaren % 6,4), talderik jendetsuena latinoamerikarrena da (% 41,8); atzetik Europako beste estatu batzuetatik etorritakoak (% 24,9), afrikarrak (% 22,4) eta asiarrak (% 6,5) daude. Talde guztietan gehiengoa gizonezkoek badute ere, latinoamerikarren kasuan gehiago dira emakumeak (36.000 emakume eta 23.800 gizon). Emakume latinoamerikarrak emakume atzerritarren % 25,3 dira. Ikerketak erakusten duenez, immigrazio-fluxua uste baino arautuago dago gizartean, eta herrialde hartzailearen premiak eta herrialde igorlearen eskaintza zehaztasun handiz egokitzen dira. Horrek azaltzen du zergatik dagoen euskal gizartea Latinoamerikako etorkinen alde eta zergatik diren gero eta gehiago emakumeak herrialde horietatik etortzen diren etorkinak. Hori gorabehera, Afrikako emakume etorkinek, hainbat arrazoi direla medio, arrisku handia dute ez aurrera ez atzera gelditzeko eta baztertuak izateko. Egoera ahulenetan dauden emakume taldeak afrikarrak eta txinatarrak dira.

Datuek adierazten dutenez, emigranteek batez ere lanagatik emigratzen dute. Horren ondorioz, atzerriko emakumeek errenta eta aberastasuna sortzen dute hainbat modutara, legez edo legez kanpo, zuzeneko ekarpenen bidez edo zeharkako zergen bidez.

Atzerriko emakumeen jarduera-tasa bertako emakumeen jarduera-tasarena halako bi da. Hortaz, euskal ekonomian sortzen den errentaren % 1,7 sortzen dute gutxienez eta EAEko Ogasunaren zergadun garbiak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea