Gizartea -
Berriozarren
5 urteko kartzela zigorra bere emaztea erahiltzen saiatzeagatik
Biktimak bere pertsona eta ondasunen aurkako erasoak jasan zituen 1999ko uztail eta abenduan.
Erredakzioa
Nafarroako Auzitegi Probintzialeko Hirugarren Sailak bost urteko kartzela zigorra ezarri dio José Antonio L.F.i, 2000 urteko otsailaren 14an Berriozarren bere neskalaguna erahiltzen saiatu ostean.
Sententzian azaltzen denez, inputatuak lehergai bat fabrikatu eta biktimaren autoaren eserleku azpian jarri zuen, lehergaiaren metxa autoaren maletategiaren eta ezkerreko argien arteko txoko batetik ateraz.
Otsailaren 14an, 09:30ak aldera, emakumea bere autora zuzendu zen, eta giltza kontaktuan sartu zuenean akusatuak erropaz beteriko ontzi bat eman zion. Biktimak ontzia kopilotuaren jesarleku azpian jartzen zuen bitartean, akusatuak lehergailuaren metxa piztu zuen "heriotza eragiteko intentzioarekin".
Horrez gain, biktimak 1999ko uztail eta abenduan bere pertsona eta ondasunen aurkako erasoak jasan zituela nabarmentzen du epaiak. Lehen eraso hori norbaitek bere autoko balazten zorroak moztu eta gurpil bateko azkoinak askatu zituenean gertatu zen, eta bigarrena, berriz, norbaitek likido bat aurpegira jaurti eta erredurak eragin zizkionean.
Urrun izateko agindua
Kartzela zigorraz gain, akusatuak 72 euro ordaindu beharko dizkio bere neskalagun ohiari eta 144 kaltetua suertatu zen adingabekoari. Gainera, dirua itzuli beharko dio autoaren aseguru-etxeari.
Era berean, ezingo du bere biktima dagoen lekutik 500 metrora hurbildu ezta 5 urtez Iruñeara bueltatu. Bukatzeko, epaiketatik eratorritako gastuak ordaindu beharko ditu.