Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Gorroto delituen balantzea, lanuzteak Justizian eta 'Bakarrik bai da bai' legea

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Segurtasun sailburu Josu Erkoreka. Artxiboko argazkia: EFE
Segurtasun sailburu Josu Erkoreka
Segurtasun sailburu Josu Erkoreka. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, apirilak 17, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Gorroto delituen balantzea: Segurtasun sailburu Josu Erkorekak 2022an Euskal Autonomia Erkidegoan izan ziren gorroto delituen balantzea aurkeztuko du.

- Lanuzteak Justizian: Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko 2.500 langile daude deituta gaurtik aurrera lanuzte mugagabea egitera, soldata hobekuntzen alde; batetik, CCOO eta CSIF sindikatuen estatu mailakoa ere baden deialdi batean, eta, bestetik, ELAk eta LABek egindako deialdi propioan.

- 'Bakarrik bai da bai' legea: Gaur, astelehenarekin, tramitazioaren azken fasean sartuko da lege horren erreforma. Parlamentuko taldeek PSOEk testuari aurkeztutako zuzenketak eztabaidatu eta negoziatuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Sozialista Eusko Jaurlaritza Delituak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Podemos albisteak EAEko Auzitegi Nagusia hoy