Gizartea -
Tiroketa
29 urteko gazte bat hil da Bilbon, sabelean tiro bat jaso ostean
Furgoneta batek eraman zuen biktima ospitalera. Atarian utzi eta ibilgailuan zihoazen lagunak ihesi joan ziren. Ertzaintza pertsona horiek identifikatzeko lanetan ari da.
Erredakzioa
29 urteko gazte bat hil da Bilbon, sabelean tiro bat jaso eta Basurtuko ospitalera eraman ostean.
Astelehen gauerdi aldera, furgoneta bat ospitalera iritsi, biktima atarian utzi eta ihesi joan dira bertan zeuden lagunak ibilgailuan.
29 urteko gizonezkoa, Kolonbiakoa jatorriz, ospitalean ingresatu eta ordu gutxira hil da, zauriak oso larriak baitziren.
Ertzaintzak ikerketa bat hasi du eta biktima ospitalera eraman zuten pertsonak identifikatzeko lanetan ari dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea