Gizartea -

TRAFIKOA

Motozale bat zauritu da A-8an, Trapagaran parean izandako istripuan

Zauritutako pertsona Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Ezbeharraren ondorioz, hiru erreietako bat itxi dute eta auto ilarak sortu dira Bilborako noranzkoan.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motor gidari bat arin zauritu da A-8 autobidean, Trapagaran parean, gertatu den istripuan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Zauritutako pertsona Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Ezbeharra 07:25ean gertatu da. Antza denez, motozaleak ibilgailuaren kontrola galdu du eta erori egin da.

Motorra hiru erreietako bat oztopatzen gelditu da eta horrek ibilgailuen trafikoa moteldu du.

Hala ere, 08:30erako istripua izan duen ibilgailua bidetik kendu dute eta zirkulazioa normaltasunera itzuli da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Trafikoa Gizartea bideoak Trafikoko web-kamerak Bilbon Eguneko albisteak Trapagaran albisteak Gaurko azken ordukoa A-8 Autobidea Trafiko-istripu hilgarriak