Gizartea -

Hilketa Irunen

Erkoreka: "Konfirmatu daiteke batek bestea erail zuela eta gero bere buruaz beste egin zuela"

Segurtasun sailburuak Legebiltzarraren atarian egin duen agerraldian azaldu duenez, hilketa egon zela egiaztatu dute auzitegiko medikuek eta ikerlariek. Biek ala biek harreman ekonomikoa zutela ere erantsi du. Gainerakoan, "hipotesi guztiak zabalik daude", azpimarratu du.

Hileta furgoia, Olaberria auzora bidean atzo. EITB Media
Hileta furgoia, Olaberria auzora bidean atzo.
Hilketa eta norbere buruaz beste egitea gertatu zirela Irungo Olaberria auzoan baieztatu du Erkorekak

0:28

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak jakinarazi duenez, Polizia Zientifikoak egindako ikerketen ondorioz "baieztatu daiteke batek, J. Recaldek, bestea, alegia I. Abrego, erail zuela eta gero bere buruaz beste egin zuela". 

Erkorekak agerraldia egin du Legebiltzarraren atarian atzo Irungo Olaberria auzoko baserri batean eskopeta tiroekin hilotz topatutako bi gizonen inguruko ikerketaren datu berriak emateko. 

Sailburuaren hitzetan, biek harreman ekonomikoa zuten eta "jabego eta negozio batzuk partekatzen" zituzten, baina hilketa zerk eragin zuen azaltzeko orduan, "oraindik ere hipotesi guztiak zabalik daude", azpimarratu du. 

"Gauza asko esaten ari dira, baina gaur-gaurkoz ezin daiteke ezer seguru baieztatu, denetarako hipotesiak daudelako, eta gehiago ikertu behar delako", gaineratu du. 

Erkorekaren arabera, "egitate oso itzal eta tragiko baten aurrean" gaude eta horrek "sufrimendua" eragiten die familiei. Hori horrela, agerraldiaren hasieran "hurbiltasun mezua" bidali die denei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoako albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak Delituak azken ordukoa Gizartea Albisteak Gaur Irun bideoak Gaurko azken orduko albistea