Gizartea -

HEZKUNTZA

Eusko Jaurlaritzak asteartean onartuko du Hezkuntza Legearen proiektua

Gobernu Kontseiluaren argi berdea jaso ondoren, Jaurlaritzak Legebiltzarrera bidaliko du lege testua tramitazioa has dadin.

Gobernuak onartu eta gero, testua Legebiltzarrera igorriko dute. EITB
Gobernuak onartu eta gero, testua Legebiltzarrera igorriko dute. EITB
Gobernuak onartu eta gero, testua Legebiltzarrera igorriko dute. EITB

O. A. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hilabetetako atzerapenen ondotik, Eusko Jaurlaritzak asteartean eramango du Hezkuntza lege proiektu berria Gobernu Kontseilura, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak gaur goizean baieztatu duenez.

Gobernu Kontseiluaren argi berdea jaso ondoren, Jaurlaritzak Legebiltzarrera bidaliko du testua tramitazioa hasteko.

Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan EH Bilduk hezkuntzaren egoeraren inguruan egindako galdera bati erantzunez iragarri du albistea. Horren esanetan, 2022ko apirilaren 7an Legebiltzarreko gehiengoak enkargua eman zionetik, Hezkuntza Saila lanean aritu da hezkuntza itunaren espiritua "leialki" errespetatuko duen lege testu bat osatzeko.

Lege proiektuaren onarpena behin eta berriro atzeratu da. Hasiera batean, urrirako prest egongo zela iragarri zuen Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak; ondoren, Gabonetarako, eta azkenik, aurtengo lehen hiruhilekorako. 

Martxoaren amaieran, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak kazetarien aurrean onartu zuen 2023ko hauteskundeak (maiatzeko udal eta foru hauteskundeak eta urte amaierako hauteskunde orokorrak) direla eta, egutegiak "estutu" egiten dituela. Nolanahi ere, horren iritziz, lege berria legegintzaldi honetan onartu ahal izango da.

ZURE INTERESEKOA IZAN DAITEKE: Hezkuntza Legearen zirriborroaren gakoak
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza legea Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Euskal Eskola Publikoa Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Hezkuntza