Gizartea -

RADIO EUSKADI

URA: "Ur-hornidura bermatuta dago Euskadin urtebete baino gehiagorako, euria egin ala ez"

Uraren Euskal Agentziako zuzendariak esan duenez, egoera "oro har normala" da eta "Estatuko gainerako lurraldeekin alderatuta, askoz hobea".

URAko zuzendaria: ''Ur-hornidura bermatuta dago urtebete baino gehiagorako, euria egin ala ez''

1:36

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ur-hornidura bermatuta dago Euskadin urtebete baino gehiagorako, euririk egiten ez badu ere. Hala ziurtatu du Antonio Aiz Uraren Euskal Agentziako (URA) zuzendariak, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Nolanahi ere, "ura zentzuz erabiltzea" eta urtegietako sistemak "sendotzea" eskatu du, "ur-ihesak" zainduz. 

Azken hilabeteak "oso lehorrak" izan direla gogorarazi ondoren, Aizek nabarmendu du azken urteotako joera berretsi dela aurten ere, botatzen ari den euri kopurua kontuan hartuta. Halere, egoera "oro har normala" dela  adierazi du, eta "Estatuko gainerako lurraldeekin alderatuta, askoz hobea". 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Eusko Jaurlaritza Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Larrialdi klimatikoa