Gizartea -
Auto-istripua, Murtzian
Gizon bat hil da, zubi batetik botatako harri batek autoan jo ostean
13 urteko mutiko batek harria bota zuela onartu du, baina, ikerketaren arabera, 10 eta 14 urte bitarteko beste hiru gazte zeuden berarekin hori gertatu zenean.
Erredakzioa
Hilketa 2011ko apirilaren 29an izan zen, Northamptonshire herri britainiarrean. Ikerketen arabera, 53 urteko Anxiang Duk Ding sendiko lau kideak hil zituen: gurasoak eta 12 eta 18 urteko bi alabak.
Ikertzaileen aburuz, hiltzailea Espainia hegoaldean edo Maroko iparraldean egon daiteke, eta, hortaz, arreta berezia eskatu diete Algecirasetik Tingisera doan ferrya erabiliko duten herritarrei.
Britainia Handiko hedabideek eskaini duten informazioaren arabera, Polizia britainiarrak 25.000 liberako saria eskaini du.
Segurtasun indarrek telefono-zenbaki batzuk eman ditu, horren berri eman ahal duenak bertara dei dezan. Espainiatik deituz gero, 900 555 111 telefonora hots egin behar da, eta 0800 555 111 da Erresuma Batutik deitzen dutenek erabili behar duten zenbakia.