Gizartea -

Zubietan

Sei atxilotu Donostian, futbol txapelketa batean izandako istiluetan

Ikusleen arteko liskar baten ondorioz, bi lagun zauritu dira. Autobus bati kalteak eragin dizkiote, eta Ertzaintzak 16 eta 21 urte bitarteko sei gazte atxilotu ditu. Horietatik hiru aske utzi dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

16 eta 21 urte bitarteko sei gazte atxilotu ditu Ertzaintzak, Donostian, futbol txapelketa batean izan diren istiluetan.

Autobus bati harriak botatzeagatik eta gidariari eraso egiteagatik atxilotutako hiru adingabe aske utzi dituzte, gurasoen zaintzapean. Beste hiru gazteek, berriz, atxilotuta jarraitzen dute.

Zubieta zelaian piztu da liskarra, Donostia Cup nazioarteko txapelketa jokatzen ari zirela. Partidako ikusleen arteako errieta baten ondorioz, bi pertsona zauritu dira. Autobus batek kalteak izan ditu eta gidariari ere eraso egin diote, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Zauritutako lagunek ez dute larrialdi zerbitzuen arretarik behar izan.

Ertzaintzako hainbat agente istiluen tokira bertaratu dira, eta sei gazte atxilotu dituzte, guztiak Gipuzkoako bizilagunak, errietarekin zerikusia dutelakoan.

Gertatutako argitzeko ikerketa ireki du Ertzaintzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea